GOLDENinterview

“Astean bitan yoga klasera etortzea gomendatzen dut”

Ana Basa Golden emakumea Donostiako Resurrección María de Azkue kaleko 30. zenbakian kokatutako Awen yoga zentroaren zuzendaria eta sortzailea da. Bertan, Hatha Yoga edo yoga klasikoa irakasten ditu, baina beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu: K-Stretch edo posturako hamaka eta masajeak, besteren artean. Elkarrizketa honetan, yogaren garrantziaz eta ekintzaile gisa izan duen esperientziaz hitz egin digu Anak.

 

Zer da Awen Zentroa?

Giza-oreka berreskuratzea bilatzen duen zentroa da. Teknika desberdinak erabiltzen ditugu. Yoga edo Hatha Yogako klaseak, K-Stretch (posturako hamaka) eskaintzen ditugu, masaje kontsulta dago, terapia naturalak, meditazio eskolak egiten ditugu, mantrak kantatzen ditugu... Guretzat gizakien oreka bilatzea da garrantzitsuena, barnekoa zein kanpokoa.

 

Zertan bereizten da Awen Zentroa beste yoga zentro batzuetatik?

Arnasketari garrantzi handia ematen diogu, ez dugu yoga kontorsionismo modura edo kanpoko zerbait bezala bilatzen, maila emozionalean asko lan egiten dugu... Zentroa barneko zerbaitetan, emozionalean, biltzen saiatzen gara. Gorputza adimenarekin konektatzen dugu, gogoetak kontzentratzeko meditazio teknikak egiten ditugu, giza oreka bilatuz. Desberdintzen da energiaren arazoa asko zaintzen dugulako. Klaseak ezin dira kolore ilunekin egin, kolorearen garrantzia azaltzen dugu. Energia gara, ez gara gorputza bakarrik, eta orduan saiatzen gara ikaslea bere energiarekin konektatzen, sentitzen, energetikoki nola zegoen eta nola dagoen beha dezala klasea amaitzen denean... Bestalde, zentroak goi mailako kosmetika naturalen salmentak ere baditu. Denak Massada lineako produktu naturalak dira.

 

Zer da yoga zuretzat?

Niretzat yoga dena da, nire bizimodua, bizitza filosofia. Dena da, ez da soilik yoga klasea egitea. Eguneroko bizitzan hartzen dut, jaten dudanean, mendian ibiltzen naizenean... Zure buruarekin konektatzeko modu bat da, zu ezagutzea, nola zauden behatzea, zure emozioak nola dauden... egoa zapaltzea da. Orain ego yoga asko dago, baina yogarekin zeure burua ezagutzen saiatzen zara, egoarekin zure akatsekin lan egitea, dagoen ego espiritual horrekin.

 

Zein onura lortzen dira yoga praktikatzean?

Fisikoa, mentala eta emozionala. Fisikoei dagokienez, bizkarreko arazoak, lunbagoak... Ordu askotan eserita gaude, bulegoan jarrera txarrak, zutik berdin... Emozionala ere bai, jarrera bat, asana bat egiterakoan, jendea ez da konturatzen baina bat-batean negar egiteko gogoa du, eta zure emozio batekin konektatzen zarelako da. Beraz, nire ikasleei emozio hori adierazteko, negar egiteko esaten diet. Larritasuna, antsietatea, bularraldean instalatuta daude eta ireki egin behar dira. Yogan jarrera asko daude zabaltzeko, bularra eta bihotza irekitzeko, maila emozionalean lan egiteko balio dutenak. Eta maila mentalean, antsietatea, estresa, bizitza alaiagoa izateko... Yogak energia ematen dizu. Klasean oso nekatuta sartzen zarenean, yogak indar handia ematen dizu, bizitasun handiagoa...

 

Nolakoak dira zure klaseak?

Ordu eta erdiko klaseak dira. Beti hasten gara kontzientziarekin, 5 edo 10 minutu isilik, arnasketan, Pranayama praktikak egiten, arnasketa teknikak, gaur nola zauden konturatzeko. Hiru ordu laurden inguruko jarrerak daude, asanak. Badira asteak bizkarra lantzen ditugunak, beste batzuetan hankak, eta gero 20 minutuko erlaxazioa, bisualizazioa egiten dugu beti, klasean zehar egin dugun lan guztia erlaxazioan eta bisualizazioan integratuta egon dadin. Astean bitan klasera etortzea gomendatzen dut.

 

Zer arrazoirengatik sartzen da jendea zure zentroan?

Jende gehiena, % 90a, minarengatik etortzen da, bizkarrean mina dutelako, antsietate handia dutelako, gaizki arnasten dutelako... baina, batez ere, jarrerarengatik, bizkarra, hernia, bularreko angina izan dutelako, estresa.... Hilabete igarota dagoeneko aldaketa nabaritzen dute. Yogan nagusiena arnasketa da, yoga modernoan garrantzi handirik ematen ez zaion zerbait. Awen-ek garrantzi handia ematen dio arnasketari. Gauza nagusia da: arnasa lasai baduzu, lasai zaude. Arnasa astuna, adimen sakabanatua.

 

Zer da onena eta txarrena enpresa bat sortzean?

Gauza ona da negozioa hasten duzunean ilusio handia duzula. Zure nagusia zara eta zeure burua antolatzen duzu. Bokazioko zerbait izan da, ilusio askoz gehiagorekin lan egiten duzu, zeure sormena deskubritzen duzu, asko garatu behar duzulako, eta bizitzeko modu hori aukeratzen duzu. Ez duzu obligazioz lan egiten, egiten duzuna gustatzen eta gozatzen duzulako baizik.

Kontran, asko pentsatu behar duzu gaur negozioa irekitzeaz, lehenik eta behin alokairuak oso garestiak direlako eta zergak gehiegizkoak direlako, oso laguntza gutxi dugu. Gutxieneko soldata lortzeko ordu asko lan egin behar duzu, lortzen duzun guztiagatik erdia zergek hartzen dute. Yogan adibidez, udako hilabeteak ez dira onak, baina gauza bera ordaindu behar duzu. Eta ikasle bat etortzea asko kostatzen da, baina oso gutxi uztea. Horregatik, zentroa ondo zaindu behar duzu, lehia handia dago. Orain lehia txar asko ateratzen ari da, yoga hutsa desitxuratu egiten ari delako, bere esentzia galduz. Nik yoga klasikoa egiten dut, Hatha Yoga, bizitza osorako, ez gaur egun dagoen yoga modernoa, niretzat yoga ez dena. Niretzat, yoga zure barrualdearekin lotzen da, zure izatarekin konektatzen saiatzea da eta kanpotik deskonektatzea. Yogaren xedea ez da jarrera hori lortzea, jarrera horretara iritsi arte egiten duzun lana baizik.

www.awenyogasansebastian.com

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.