NURIA GIL CALVIÑO
Belaunaldien arteko kultura batek belaunaldien arteko harremanak sustatzen ditu, adin desberdinetako pertsonen artean ezagutzak, esperientziak eta balioak trukatzea sustatuz.
Eredu horrek honako hauek bultzatzen ditu:
BBK Topa BBK Fundazioaren ekimen bat da, Bizkaian belaunaldien arteko kohesioa sustatzeko sortua, egungo egoera eta nazioarteko esperientziak sakon aztertu ondoren.
Elkar ezagutzea, belaunaldien arteko ulermena eta lankidetza sustatzea, gizarte hobea sortzeko.
BBK FUNDAZIOAK ekimen honetan parte hartzera gonbidatzen ditu erakundeak, sentsibilizazioa areagotzeko eta belaunaldien arteko elkartasuna aktibatzeko.
Programa zirraragarri eta parte-hartzailea da, gizarte-eragile asko mobilizatzea eta herritar guztiengana iristea helburu duena, elkar hobeto ezagutu, elkar hobeto ulertu eta gizarte hobea sortzeko elkarlanean aritu gaitezen.