GOLDENacademy

UNED Senior

UNED Senior prestakuntza-programa 50 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, beren formazio akademikoa edozein dela ere, azterketarik egin gabe ezagutzak aberasteko interesa dutenei. Helburua, gradu batean matrikulatu nahi ez duten baina etengabeko prestakuntza, bizi-kalitatea hobetzea, ezagutzak zabaltzea eta pertsonen arteko harremanak sustatzea nahi duten pertsonei irekitako programa eskaintzea da. Programa irekia da, eskaintzen diren irakasgai asko urtero aldatzen dira eta ikasleak nahi adina irakasgaitan izena eman dezake.

Ikastaro honetan, 24 irakasgai emango dira lehen lau hilabeteetan (2023ko urriaren 2tik 2024ko urtarrilaren 19ra), egungo gaiak eta garapen pertsonaleko estrategiak lantzen dituztenak. Klaseak UNED Iruñeko zentroan izango dira presentzialki, osasun agintariek ezarritako edukiera errespetatuz.

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.